Ebroko Hidrogeno Korridorea

Ebroko Hidrogeno Korridorea

Europa hegoaldean hidrogeno berriztagarriaren balio-katearen hedapenaren buru izatea.

Deskarbonizazioaren,
trantsizioaren eta garapenaren
aldeko konpromisoaren kontakizuna.

Scroll

Adierazle
nagusiak

See more indicators

411 Erakunde elkartuak

215 Proiektuak

970 MW elektrizadorearen potentzia

16 elektrizadorearen

311.000 Tonak urteko Hidrogeno berriztagarriaren ekoizpena

2.874.760 Tonak urteko Murriztutako co2 kopurua

9.440 Milioi euro Inbertsioa

90 Hidrogenera

185 Autobusak

938 Kamioiak

4 Trenak

512 KM hidroduktuaren luzera

47 Teknologia eta ezagutza zentroak

1.670 Tonak urteko Erregai sintetikoak (ekoizpena)

3327,7 MW 2021ean instalatutako eguzki-ahalmena

6093,1 MW Instalatutako ahalmen eolikoa

EH2C-aren ezaugarriak, balioa ematen diotenak

Geografikoak

Ebroko Hidrogeno Korridoreak ekosistema gisa duen garrantzia Europako hidrogeno ibar handien parekoa da, eta estatuan garrantzi handiena duen korridorea da

Frantzia eta Andorrarekin muga egiten du. Ezaugarri horiek aukera ematen dute H2 berriztagarriaren balio-katea egituratzeko Europaren eta Iberiar penintsularen artean.

Konexioa, garraioaren (TEN-T) eta energiaren (TEN-E) bi ardatz egituratzaileekin (Atlantikoa eta Mediterraneoa). BARMAR eta H2 korridore nazionala konektatzeko proiektuak.

Sarbideak Kantauri itsasora (fatxada atlantikoa) eta Mediterraneo itsasora.

3 industria portu (Bilbo, Bartzelona eta Tarragona), eta portu lehor bat (Zaragoza).

Portuetatik hurbil dauden industriagune garrantzitsuak.

Metropoli eremu garrantzitsuak, energia-interbide berriak eskatzen dituztenak mugikortasunerako eta etxeko erabilerarako.

Industrialak

Europako hegoaldean lider izatea hidrogenoaren ekonomiaren hedapenean, eta Europako balio- eta industria-katean egituratzea.

Iberiar penintsula Europarekin lotzen duen hub logistiko garrantzitsua.

Hidrogenoaren gaur egungo bi kontsumitzaile handi, eta Espainiako konplexu petrokimiko handienetako bat.

Espainiako polo industrial nagusietako hiru.

Hidrogenoa biltegiratu, banatu eta banatzeko ondasun eta ekipoen manufakturaren balio-katea.

Energia berriztagarria sortzeko ahalmen handia du (eolikoa eta eguzki-energia).

Industria-posizio sendoa dute energia berriztagarrien sektorean, multinazional eoliko handien presentziarekin.

Teknologikoak

Gaitasun teknologiko eta industrial lokalak garatzea. Hori da modu bakarra, erronka bat –trantsizio ekonomikoa, alegia– lurraldearen garapen ekonomiko eta sozialerako aukera bihurtzeko

Lehen mailako teknologia, berrikuntza eta ezagutza zentroen sarea dago, eta hidrogenoa garatzen aitzindariak dira

Instituzionalak

Proiektu aitzindaria, lankidetza publiko-pribatukoa, lurralde artekoa eta sektore anitzekoa, helburu komun batekin: ekonomiaren deskarbonizazioa eta lurraldearen garapen ekonomiko eta soziala.

Lurraldeetako administrazio publikoen konpromiso sendoa ekonomiaren deskarbonizazioa bulkatzeko, hidrogeno berriztagarriaren bektorearen bidez.

Administrazio horien estrategia da hidrogenoa garatzea, susperraldi ekonomikoaren zutabeetako bat izan dadin.

Erakundeen konpromisoa, bermatzeko desberdintasunak murriztuko direla eta trantsizio energetikoan emakumeek aktiboki eta berdintasunean parte hartuko dutela.

Eskualdeen artean eta sektoreen artean lankidetzan aritzeko borondatea, hidrogeno berriztagarriaren garapen koordinatuari ekiteko, balio-kate osoan ekintzak bultzatuz.

Lurraldeen konpromisoa garapen jasangarriarekiko.

• Pirinioetako Lan Elkarteko kide dira. Konpromisoa, Europa mailan lankidetzan aritzeko, baita EBko programekiko ere (Clean Hydrogen Alliance, Hydrogen Europe...)

Ebroko Hidrogenoaren Korridoreko helburuak

1.

Europa hegoaldean hidrogeno berriztagarriaren balio-katearen hedapenaren buru izatea, balio jasangarria sortzeko, ingurumen, gizarte eta ekonomia arloetan onurak eraginez. Europako balio-katean eta industria-katean egituratzea.

2.

Proiektu aitzindari bat garatzea, lankidetza publiko-pribatukoa, lurralde artekoa eta sektore anitzekoa, helburu komun batekin: ekonomiaren deskarbonizazioa eta lurraldearen garapen ekonomiko eta soziala. Dauden sinergiak eta osagarritasunak baliatzen dituena, ekonomia eta garraioa deskarbonizatzeko.

3.

Gaitasun teknologiko eta industrial lokalak garatzea. Hori da modu bakarra, erronka bat –trantsizio ekonomikoa, alegia– lurraldearen garapen ekonomiko eta sozialerako aukera bihurtzeko

4.

Proiektuak, hidrogeno berriztagarriaren balio-kate osoan zehar. Hidrogenoaren ekonomiaren garapenean aurrera egiten da, soilik garatzen badira balio-kate osoa sustatzen duten ekosistemak.

5.

Bektore energetiko hori Europara eramanen duen esportatzaile bihurtzeko benetako gaitasuna, ekoizpen gaitasunagatik eta kokapen geografikoagatik.

6.

Ebroko Hidrogeno Korridoreak ekosistema gisa duen garrantzia Europako hidrogeno ibar handien parekoa da, eta estatuan garrantzia handiena duen korridorea da.